XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alguztidunak egin zezakean mirari berezi baten bidez, Andre Mari bera, Ama ta Birjiña batean, izan al izatea.

196. Nola erakusten digu Andre Mari-k bere mendetasun oso-betea?

Gabirel Goi-angeruari baietza ematerakoan, Ona emen Jaunaren mirabea, egin bedi nigan zuk diozun bezela gogo-biotzez, erantzunaz, darakusgu Andre Mari-k Jainkoarekiko bere mendetasunik osoena.

Bere Biotz-barrengo apaltasuna ta mendetasuna ain argi adierazten dizkiguten itz oien bidez, osotoro jarri zan Andre Mari Alguztidunaren eskuetan, baita gogoz artu ere Jainkoaren Ama izateak berez zekarzion neke, lan eta ardurak.

Bat-batean, dio idazle batek tximista bezain igazkorrak baiña eguzkia ere baiño diztiratsuagoak oi diran, goiargi oietariko baten bidez, garbi agertu zizkion, noski, Jainkoak, nolako atsegiñak eta nolako atsekabeak artu bearko zituan, Jesukristo'ren Ama izaterakoan.

Goi-diztira argitsu onen bidez, antxiñako Iragarleen Alaba onek, Andre Mari'k alegia, etorkizun-illunpeak urratu ta erdi-ikusi edo usnatu zuala, esan genezake, zenbat eta zenbat onespen onuragarrien iturburu izango zan Adan'en seme galduentzat, orduko bere mendetasuna...

Ene Ama Birjiña!

Milla bider bedeinkatua Zu emakume guztien artean!

Zuk Aingeruari eman zenion baietzak egin baitzituan egitekorik arrigarrienak...; zeru goiak lurreraño, esaterako, makurtu, ta lurra, ordea, zerugoietaraño jasota utzi!

197. Zein egunez gertatu zan Andre Mari'ren Iragarkundea ta Jainko Semearen Gizakundea?

Epaillarren 25'garren egunez, noski, Eliz Amak egun ontantxe ospatzen baititu.